Mi nombre es José Manuel Mtz de Lizarrondo Galañena y en esta pagina os presento algunos de mis trabajos
de dibujo, pintura, esmaltes y alguna escultura por decirlo de manera osada.


Idazlanak

 

Portugaldarrak 60. hamarkadan

60.hamarkadako oroitzapen batetik  eskultura hau (Portugaldarrak) bururatu zitzaidan. Oroitzapen txarra izan zen eta gizon haien omenaldian egin nuen  eskultura.

-------------------------

Neguko arratsalde bat izan arren, ez zen ohiko arratsalde bat izan. Abenduaren 24a zen eguna eta urtero bezala, zuela hiruzpalau egun Belengo jaiotasuna prest zegoen jada etxean Gabonak ospatzeko, oporretan geunden eta ez zitzaigun loteria tokatu, urtero bezala. Eguraldi oso txarra, elurra egiten ari zuen haize nahiko bizi batez. Gabonetako postala.

Ama-aita Gabonetako afaria azken bitxiak prestatzen ari ziren eta anai-arrebak seguraski etxeko gelatan edo atarian jolastuz, afaltzeko deiaren zain. Gabonetako irudi arrunt bat afaldu aurretik.

Garai hartan, hirurogeigarren hamarkadan jendea "kontrabando-tan" ibiltzen zen  eta beste gauzen artean ere, Frantziara portugaldarrak eramatea edo pasatzea mendian zehar  erabiltzen zen. Herritik jende multzo bat joaten zen Ameriketara artzain eta multzo bat Frantziara, Pirineo edo Alpeetara mendian lanera eta Portugalgo diktaduratik  jende pila batek ere ihes egin zuen Frantziara bere etorkizun hobetzeko asmoarekin, baina kasu honetan ilegal moduan.

Noizbehinka, gauean zehar mendian Guardia Zibilek edozein gauza harrapatzen zutenean, herriko plazan bistaratzen zuten goizeko lehen orduetan, herritar guztiek ikusi ahal zituzten. Zaldiak, txekorrak,....eta batzutan portugaldarrak. Bistaratzen zuten orduetan zehar ere, harrapatutako pertsonak, portugaldarrak. Horrek ikuskuzun, nazkagarria eta lotsagarria emanten zidan.  Harrapatutako pertsonak erakusten edo bistaratzen zituzten denak lerro batean ormaren  parean ordutan zehar…  Gizon nekaturik, arropa zaharrekin jantzita, buru makurturik eta haien aurpegian ikusi ahal zen tristura. Penagarria iruditzen zitzaidan.

Noizean behin ere, gauean kontrabandistak guardia zibilekin arazoren batean sartzen baziren, ihes eginten zuten eta han bertan utzi zituzten portugaldarrak. Hauek Frantziarantz saiatzen ziren abiatzen  baina baten bat gauean eta ezezagun lekuan galtzen zen eta kasu okerragoan baten bat  zentral elektrikaren kanalera erortzen zen. Biharamunean zentraleko langileak kanaleko parrilan aurkitzen zuen. Oso albiste txarrak  izaten zen herrian.

Dena prest zegoen afaltzeko, denok eserita mahai inguruan hasteko. Ustekabean, norbaitek atariko atea jo zuen. Nahiko arraroa zen hura, ordu hartan, gaueko bederatzietan eta gau berezi hartan. Aita jeitsi zen ea nor zen ikustera. Sukaldetik entzuten zen bestearekin mintzatzen zegoela baina ez zen ahots ezaguna amarentzat eta  denbora dexente hartu zuen berriro sukaldera etortzeko. Denok itxaron geunden ea  nork jo  zuen  atea. Aita serio, hasi zen kontatzen. Portugaldar bat  zen. Galduta zegoen eta gau txarra hartan baimena eskatu nahi zuen gaua pasatzeko eta lo egiteko  iratze gainean atariko bazter batean zegoela. Aita Estatuaren funtzinarioa zen eta horrek egoera larrian jarri ahal zitzaion norbaitek etxean zer gertatu zen jakingo balu. Oso urduri zegoen eta ezetz esan zion. Eztabaidatzen zuten eta azkenean portugaldarrak ihes egin zuen euri edo elurraren artean.

Oraindik ez ginen afaltzen hasi eta amak esan zion aitari kalera joateko portugaldarrari  afaltzera ekartzeko. Denok ados geunden eta aita  gizonaren bila atera zen. Ez dakit nondik ibili zen baina nahiko  beranduago bakar-bakarrik itzuli zen.  Etxetik plazaraino eta Sagualdeko auzotik begiratu ondoren, ez zuela gizona aurkitu esan zigun. Afari oso triste izan zen. Oso triste geratu nintzen, ea zer gertatuko zen gizon hark gau jasanezin hartan, non aurkituko zuen toki bat gaua pasatzeko eta zer afalduko zuen pentsatuz. Nik behintzat gau hark betiko markatu zidan eta Gabonero gogoratzen dut pasadizo hura. Ez zait batere gustatzen gaboetako mahi inguruan eseritako unea, pasadizo hura burura etortzen baitzait

Hamar bat urte nituenean.

 

 

Oronozko kondaira bat

(Inauteri baterako gida)

Ez dakigu noiztik baina, orain Baztan-Erreka dagoen lekuan,  duela 10000 urte gutxienez jada gizakiak bizi ziren.  Adituek hori esaten omen dute behintzat, Baztango megalitoen barna eta beste leku batzuetan zeuzkaten gizakiaren hondakinak aztertu ondoren. Lehenengo “baztandarrek” ehizatzen zuten eta basoko fruituak eta abar jaten zituzten. Hemendik hara mugitzen ziren janaria lortzeko, baina aldi berean, leku egoki bat bilatzeko haien bizitza finkatzeko ahal bazuten. Bizitza gogorregia zen hura. Paleolito aroan kokatuak gaude.

Milaka urte geroago, Baztango leku desberdinetan bazeuden gizakien kokaleku gutxi finkoak. Beste batzuen artean,  duela 3000 urte bazegoen gizaki talde batek leku berezi bat aukeratu zuena bizitzeko. Beste bizimodu berri bat sortu zuten, azienda eta nekazaritza ziren haien bizitza berriaren eredua. Bazekiten lurra lantzen eta animaliak zaintzen.  Neolito aroan zeuden gure arbasoak.

Leku oso aproposak  ematen zuten. Ibai  emaritsua eta erreka batzuk zeuden inguruan eta lurra oso emankorra zen barazkiak lantzeko eta azienda zaintzeko. Inguruko basoan egur ugari zuten sua mantentzeko, beren “etxebizitzak”, tresnak, gurdiak, lerak eta abar eraikitzeko. Bizia erosoa ez zen arren, baliabide asko zituzten bizitza aurrera eramateko eta  hurrengo belaunaldiak han bertan geratu ziren bizitzen, gero eta gusturago bizi omen ziren. Apurka-apurka zabaldu zuten bizilekua eta denboraren poderioz, bai ibai ondoan baita inguruko mendietako magaletan ere beren etxebizitzak eraikitzen hasi ziren. Denboran galduta dago Oronozko jatorria baina garai hartan Oronoz sortu zela imajina genezake. Herriaren kontzeptua askoz geroago sortu zen, baina bertako gizakien kokalekuari izen bat eman geniezaioke. Kasu honetan Oronoz….

Ibaiaren gertu bizi zirenak “behekoak” ziren eta “goikoak”, basoan edo mendiko magalean bizi zirenak. Gerora giza kokagune desberdinei, herriak deitzen zieten eta, harrezkero, haien biztanleei “herritarrak” eta “baserritarrak” deitzen zieten.

Garai hartan, baita beste garai batzuetan ere,  bizia gogorra zen baina leku atsegin hartan oronoztarrak nahiko eroso sentitzen ziren; herritarrak haien baratzak lantzen eta baserritarrak azienda eta nekazaritza zaintzen. Sortzen zituzten produktuak, animalia mota guztiak, barazkiak,  baso fruituak eta abar haien artean trukatzen zituzten azoka moduan, harreman polita mantenduz. Argi zegoen giza talde horretarako etorkizun luzea izango zela. Denbora pasa da, milaka urte, eta hemen gaude Oronoztarrak.

Inguruko zonaldean mendi asko zeuden, esaterako Arregi, Amezti, Kalisoro… gaur egun bezala, baina bazegoen haietako bat izendatzea merezi duena. Ederra benetan. Orain Bertiz izena du, baina garai hartan leku eta menditxo bakoitzak bere izena zuen. Bazter askotatik sortu ziren errekatxoak Araneko erreka gauzatu zutela. Beste leku batzuetatik Zeberiko eta Maringo errekak sortu ziren. Denak herritik pasatzen ziren,  ibai nagusira bere urak isuritzen zutela.

Animalia mota guztiak baso eta erreketan bizi ziren. Basoetan bizi ziren animalia gehienak basatiak ziren. Denak ez ziren etxekotu eta haietako batzuk gaur egun desagertu dira. Otsoak, oreinak, basurdeak, bisonteak, lezetako lehoiak, eta zaldi basatiak, besteak beste, libre bizi ziren mendi zabal haietan edo lezeetan (Askape eta Usarreko lezean a.b.). Uretako animalia multzo bat ere erreketan aurki zitezkeen. Ibaiko arrain, karramarro, angula, izokina, kastore, igaraba, uhandreak eta abar bizi ziren ur garbi eta eder haietan.

Hain leku zoragarri hartan bizitza adimentsua egon behar zen eta bazegoen, noski.

Basoetan gizon handi-handi bat bizi zen. Basozaina zen, basoa eta animaliak zaintzen zituen, horrexegatik hango biztanle guztiek Basajaun deitzen zioten. Basajaunek oso lan garrantzitsua egin zuen basoetan, beti garbi eta oso txukun mantentzen zuen; horren ondorioz, jendea eta animaliak oso bizitza atsegina zeramaten. Dakigunez, animaliak animaliak dira, horrexagatik, noizean behin elkarren aurka borrokatzen ziren. Zur izena zuen hartz batek ia-ia beti parte hartzen zuen borroketan,  baina Basajaun han zegoen, beti, aurkarien arteko bakea jartzeko. Gehienetan lortzen zuen, baina noizbait inguruko baserri batean edo herriko norbait arrisku handian bazegoen, animalien erasoren bat izateagatik, Basajaunek txalaparta erabiltzen zuen ohartarazteko. Garai hartan leku desberdinetako jendearen artean komunikatzeko tresnarik ohikoena txalaparta baitzen. Hori dela eta, auzokide guztiak errespetu handia zioten eta esker aunitz ematen zioten Basajauni,  harreman polita mantenduz. Borroka haien ondorioz, Zur eta Basajaun ez zirela sobera adiskide onak izan, esan behar da.

Misterioz betetako beste biztanle batzuk ere erreketan bizi ziren, kasu honetan emakumezko itxura zuten. Leku guztietan jendeak "lamiak" deitzen zien. Bere korputzaren goiko aldea neska batena bezalakoa zuten eta beheko partea arrain batena. Taldeetan bizi ziren eta noizean behin erreken ertzean eguzkitan ikus genitzake, adats luze eta oria orrazten zuten bitartean.  Errekako harrien gainean asti luzea ematen zuten urrezko ispilua esku batean eta urrezko orrazia bestean ilea  orrazteko. Personaia oso lasaia, isila eta xumeak ziren, ederrak benetan aldi berean. Izaera lasai horrek  uretako animaliak ere bizitza atsegina eramatera gonbidatzen zuen eta horiek ere errespetu handia zieten lamiei. Zeberiko eta Maringo erreketan ikus genitzake baina gehien bat Araneko errekan bizi ziren lamien erreginarekin.

Halaber, neska-mutilak ez zeuden geldirik. Ez zegoen eskolarik baina asko ikasi behar zuten, etorkizunari aurre egiteko. Lurra lantzen ikasi behar zuten, nola egiten ziren mota guztietako tresnak, nola zaindu behar zuten etxeko eta kanpoko animaliak, esaterako, ardiak, behiak, zaldiak, eta abar. Ez zegoen denborarik galtzeko eta horrelako gauzak azkar ikasi behar zituzten gurasoei laguntzeko.

Gorabeheren artean bizitzak jarraitzen zuen norbere lanaz arduratzen zen bitartean. Aspaldititk ez zen arazorik izaten animalien eta herritarren edo baserritarren artean. Jendea hemendik hara, lan eta lan, pozik bizi zen.

Negu haiek sekulakoak ziren, sobera gogorrak, elur asko egiten baitzuen. Naturak bere aurpegirik txarrena erakutsi zien hango biztanleei. Neguko solstizioa pasata, gau oso ilun batean, ekaitza izugarria izan zen eta trumoi askoren artean, oso goizik, egunsentiaren aurretik, norbaitek  kolpe izugarriak jo zituen herriko nagusiaren etxeko atean. Nagusia, kolpe haiekin eta atearen beste aldetik zetozen ohiuekin,  berehala esnatu zen. Oso beldur, hurbildu zen atea irekitzera:

- Nor da? Zer ba? -galdetu zuen nagusiak atea irekitzean-.

- Luma naiz, Luma lamien erregina.

- Zerk ekarri zaizu honaino ordu hauetan? -galdetu zion urduri nagusiak-.

- Entzun arretaz mesedez. Bart gauean Zurrek, hartz madarikatu horrek, eraso egin dio Basajauni. Zauri asko egin dizkio aurpegian, besoetan baita bizkarrean ere. Basajaun oso larri dago!

-  Baina… non izan da erasoa? Galdetu zion nagusiak sinezgaitz.

- Amaburu mendiaren atzeko aldean dagoen etxolan, Suspiro erreka ondoan, Basajaun etxolara iristean, Zur bat-batean etxola gibeletik agertu da eta Basajaunen aginduei kasurik egin gabe eraso dio Basajauni. Ezin du ezer egin, Basajaunek ezin du ihes egin.

Nagusia pentsakor geratu zen momentu batez eta berehala joan zen txalaparta hartzera.

- Berri txar hori jakinaraziko diet auzokideei, aginduko diet elkartzeko eta denok batera joango gara Amabururantz Zur harrapatzera eta Basajaun gordetzera. Azaldu zuen nagusiak

- Lagunduko zaituztet, nik leku hori oso ongi ezagutzen baitut. -proposatu zion Lumak-.

Nagusiak gustu handiz onartu zuen eskaintza.

Nagusiak txalaparta jo zuen eta herritarrei elkartzeko agindu zien, antzeko kasu larrietan ohikoa zen moduan. Geroxeago denak prest zeuden Lumaren atzetik Amabururantz joateko, bakoitzak eskura zituen tresnak hartuta. Herritarrak ausartak ziren baina, une berean ezagutzen zuten ere nor eta nolakoa zen Zur. Herritarrek egoera larria zela bazekiten, baina, tira, zalantzarik gabe Basajaunek merezi zuela  pentsatzen ari ziren. Eguna esnatzen ari zen.

Euria egiteari utzi zion arren, hotz handia egiten ari zuen goiz hartan eta lurrean elurra gogor zegoen. Denok aurrera jarraitzen zuten gogo handia baitzuen Zur harrapatzeko. Lumak nondik joan behar ziren esaten zion nagusiari eta honek aldi berean herritarrei agintzen zien. Basoan, dena geldi, dena isila,  begiradek bazter guztiak ikertzen zituzten Zurren presentzia bilatzen, egoerara beldurragarria egiten zitzaien.

Suspiro iturrira iristean, nagusiak gelditzeko eta isiltzeko agindu zien auzotarrei, Lumak Zurren usaina nabari baitzuen. Nagusia eta Lumak antolatu zuten nola jarraitu behar zuten.

- Zuek errekaren ezkerreko aldetik jarraituko zarete, . -esan zion jedearen erdiko talde bati jotzen.

- Eta zuek errekaren beste aldetik, -esan zion beste talde erdiari.

- Seguraski  errekan izango da Zur, orduan bi aldeetatik batera bagoaz, errazagoa harrapa dezakegu azaldu zien Lumak .

- Goazen ba !, -esan zuen nagusiak.

Emeki-emeki gorantz joan ziren bi aldeetatik arretaz begiratuz, baina alferrik. Suspiro errekaren sorburura iristean denak batera jarraitu zuten Luma.

Zurren gero eta usain biziagoa jaso baitzuen, ezkerretara igotzeko agindu zuen nagusiak taldearen azken lekutik, eta  taldeak, Miateko leporako norabidea hartu zuen. Eguzkiak bi aste zeramatzan atera gabe baina goiz hartan hotza izan arren, eguraldiaIa aldatu zen eta eguna eguzkitsu geratu zen. Mendian ez zen aitzakiarik izan edozein xehetasun ez ikusteko.

Bat-batean  Lumak hartzaren soinu leun bat entzun zuen. Hartza ez zegoela oso urrun, pentsatu zuen .

- Geldi hor,- esan zien Lumak eta azaldu zien entzundakoa. Luma basoaren isultasunera ohituta zegoen eta edozein hots  entzun zezakeen, oso txikia izan arren.

Denak segidan makurtu ziren sasietan ezkutatuta eta holaxe geratu ziren Miateko lepotara begiratuz.

Bat-batean, Joanessek, zuhaitzen artean hartza ikusi zuen. Haritz baten atzean bere atzaparrak  zuhaitzaren azalean zorroztzen ari zen taldearen presentziaz konturatu gabe. Zur oso lasai zegoen. Joanesek abisatu zituen nagusia eta Lumari.

- Bai. Zur, zalantzarik gabe, -esan zien lamiak.

- Prest zaudete? -Galdetu zuen nagusiak ahapeka hartzaren arreta ez pizteko.

Prestatuko  plana martxan jartzeko ordua iritsi zen. Lehen lerroan ehiztari trebeenak joango ziren, gero gazte indartsuen eta arinenak, neskak zein mutilak, eta azkenean gainontzeko emakumeak eta gizonak. Lumak eta nagusiak pixka bat urrutiago geratuko ziren erasoa antolatzeko. Denon artean lehen prestatutakoa, zen plana, denek bazekiten.

Pentsatutako plana ongi gauzatu zuten. Borroka handi baten ondoren, emakume eta gizon batzuek hartzaren zauriak pairatu arren azkenean han zegoen Zur lurrean, mugitu gabe, sokekin lotuta ihes ez egiteko, momentu hartan zein nagusiak metaziri bat  sartu zion hartzari bihotza zeharkatuz, Zurrek bere azken garrasia bota zuen unean.

Denak Basajaunen txabolara abiatu ziren bere bila, baina alferrik. Ez zegoen inor. Lumak bere moduko irrintzi luze bat bota egin zuen eta segidan beste irrintzi bat denek entzun ahal izan zuten,  nahiz eta  Lumak bakarrik bere esanahia ulertu ahal izan zuen .

- Beste lamiek  Basajaun Araneko errekara eraman dute, bere ur bereziaz zauriak sendatzeko- azaldu zien Lumak.- Ongi dagoela eta ahalik eta azkarren itzuliko dela txabolara,- gehitu zuen.

Lamia batzuek eraman zuten Basajaun txabolara, gero han bertan geratu ziren zaintzen.

Denak pozarren pozez itzuli ziren, norbere lanera, Zurren erasoak betiko bukatu izan zirela jakinik. Egun gogorra eta  luzea izan zen baina poza denontzat.

Norbere familiarekin afaltzen ari zenean, bat-batean inoiz etzuna ez zen soinu eder bat  hasi zen. Denak elkartu ziren kalean soinu zoragarri hura entzuteko, afaria utzita. Txalapartako soinu bat zen, ordura arte inoiz ez entzun gabea . Ulergaitza denentzat. Denek elkarri galdetzen zioten zer zen  eta zer esan nahi zuen Amaburu ingurutik zetorren soinu hark.

Nagusiak entzun ondoren, hitza hartu zuen auzokidei esateko zer esan nahi zuen Basajaunek.

- Txalapartaren soinu honekin, Basajaunek oso ongi dagoela, eta gure laguntza eskertu nahi digula esan nahi digu.- azaldu zien nagusiak.

Txalaparta soinuak jarraitu zuen  irrintzi sinestezina batekin nahastuta, Lumaren irrintziarekin nahastuta, bai noski.

Herritarrek erantzun zieten Basajaun eta lamiei izugarrizko dantza bat eskeiniz Saltoka eta brinkoka,  inoiz ez ikusitako dantza hark herritarren poza erakusten zuen.

Ustekabean, Basajaun eta lamia guztiak agertu ziren denen artean festa handi hura partekatzeko. Nagusiak  txalaparta jotzen jarraitu zuen, denak dantza egiten ari ziren bitartean, ordu txikietara arte, akelarre edo inauterietan bezala. Oronozko inauteriak balira bezala.

Atarrabian 2021ko martxoaren 15ean

 

 

 

Nire oihanaren liburua, idatzi gabe


Xalotasunaren sehaska izango balitz, Oronozko  Arginenean  ere, eta garai berean, munduko pertsonarik zoriontsuena zela uste zuen mutikoa jaio zen. Ni neu.

Haurtzaro eta nerabezaroaren artean gertatzen dira gauzak betiko markatuko gaituzten, lehen pertsonan bizi ziren esperientziak, jatorrizko bertsioan esan genezake, ez dute zerikusirik beste protagonistek bizitako antzeko esperientziekin, nahiz eta azken hauek hobe dezaketen gure irudimena.

Hori kontura dator, garai hartan nire inguruko lagunek Mortadelo eta Filemon, TBO,  Capitan Truenoaren istoriotxoak, eta abar irakurtzen zituzten, eta horiek niri ez zitzaizkidan batere gustatzen. Nik neure abenturak bizitzea nahiago nituen, lehen pertsonan bizitzea, protagonista izatea,  aldizkarien pertsonaiengandik zetozenen, ordez. Horregatik, nire haurtzaroa gogoratuz,  seme-alabek “Libro de la Selva”  irakurtzen zutenean eta pertsonaiekin  harrrituta geratzen zirenean,  nik idatzi gabeko "Nire oihanaren liburua" liburuan pentsatzen nuen…

Aitak joateko esan zidan eta … hamar urterekin, ikasturtea bukaerakoan, txirrindula zahar batez Bertizko jauregian lanean hasi nintzen uda osoan. Garai hartan, Bertizko parkera sartzea debekatuta zegoen denontzat,  baina udetan zehar apezak bakarrik txandatan joaten ziren, aste bat pasatzera mezen, oroitzapen, bazkarien eta kantuen  artean, eta nik, zerbitza pertsonen  aginduak egin behar nituen, txirrindulaz leku batetik bestera, beti presaka,  esnea dela, ogia dela  eramatea, dendara zela,  harategira zela edozer ekartzea, baratzetik beharrezko gauzak sukaldera eramatea, “zuri eta txiki itzazu patata horiek”, “zati eta bana ezazu ogirik”, eta abar.

Gaur egun jende asko ezagutzen du Bertizko Jauregia baina, imajinatzen duzue nolakoa zen garai hartan?. Hamabi urte lehenago Pedro Ziga hil zen, beraz, den-dena  Bertizko azken jabeak utzi zuen  bezala zegoen. Ezer ez ukiturik gabe, bai jauregitik kanpo bai eta ere barruan. Barruko gauzak harrigarriak iruditzen zitzaizkidan, jauregiko sarrera, Pedro jaunaren bulegoa, eskailera zabal hura,  gela mota guztiak, Pedro Zigaren oroigarriak, gauza pertsonalak, eta abar, baina hiru gauzak harritzen ninduten gehien eta noski gustatzen zitzaizkidan, lehen Libutegia zen, liburutegiko larruzko liburuen tamaina handia han dagoen, bigarrena garajea, garajeko tresna guztiak, Zigako antzinako zaldien garraioak, bere azken autoa,  eta... sabaia zen hirugarrena, noski. Azken hau handia zen, beti iluntsua, han uzten zen zaharkeririk milakadan, armiarma sarez  bebe-betea dena, xaguzaharrez pilo bat, eta ixiltasun handi batez  ingurututa harritu ez ezik, beldur handia ere ematen zidan.

Jauregiaren inguruko parkea ez zen gutxiago. Ongi samar zaindua, denetik zeukan, abentura mota guztiaz bizitzeko nire txirrindula zaharrekin. Bi urmale zegoen, horietako bat gerizpean jauregiaren parean eta bertze handi bat diseinu politaz egina eta eguzkitsua, irlatxo eta ur jauzi batekin, apropos Tarzan erara bainu bat hartzeko, mundu osoko bidaietatik ekarritako landarez  inguratuta, bidez beteta edozein lekutara iristeko. Berotegi ikaragarria, elizatxo polita, kristalezko motibo japoniarreko terraza erdi-estalita, ibaiaren ondoan dagoen ikuspegi ederra ahaztu gabe. Jauregiko parketik kanpo basoa hasten zen edonora joateko milaka bideekin eta pista nahiko zabal  bat ere Aizkolegiko jauregiraino iristeko.

Ez dut ibaia ahaztu eta bere biztanleak. Ibaia mundu berezia zen, baina horrek, beste pasadizo baterako ematen du, aita “guardapesca” baitzen.

Leku zabal honetan, ia urte osoan zehar inor gabe, normala zen animaliez bete-beteta egotea. Goizeko lehenak eta arratsaldeko azken orduak animaliak  ikusteko aldia zen. Lurrean, zuhaitzetan, haizean, ez zuen axola. Leku guztietatik.  Azeriak, sugeak, ginetak, saguak, basakatuak, faisaiak, noizean behin baina parketik kanpo basurdeak eta orkatz batzuk, hegazti mota guztiak … baina ikustea gehien gustatzen zitzaidan urtxintxak  izan ziren. Ixila, kolore politaz, oso trebea, oso atsegina ikusteko iruditzen zitzaizkidan eta gainera edozein bazterretatik ateratzen ziren. Orain jende asko ibiltzen da eta  animaliek alde egin dute. Beraz, parkean haiek ikustea zaila da orain.

Honaino esandakoekin, beste zerbait gehiago eska daiteke hamar edo hamabi urterekin erabateko askatasunean bizitzeko?. Leku apropos eta ederrena, neure “Oihanaren liburua” bizitzeko.

Goizean lanpetu samar izaten nintzen baina arratsaldean astirik izaten nuen eta hau  abenturen eta trastaden aldia zen. Leku honetan, garai hartan, haurtzaroko berezko xalotasuna eta irudimenarekin milaka eta milaka pasadizoz biziko litzateke. Ez nituen bakarrik egin, sakon sentitu nituen baizik.  Kapitan Trueno abenturak?? Ez pentsa!!. Neureak nahiago nituen.

Bertiz nahiko handia da eta leku polita naturan bizitzeko eta natura zaintzeko, bai landare baita animalia mota ezberdinekin ere. Eskola hoberena natura maitatzen ikasteko , eta nire naturarekiko  amodioa hemendik  etortzen zaidala uste dut.

Inozentzia edo xalotasuna? Bai noski, asko. Baita zoriontasun izugarria ere. Zorte handia nuen leku hartan “lan egiten” lau udetan zehar.  Zorionez, zoriontasun hark markatu ninduen betiko.

 

JM Mtz de Lizarrondo Galañena

galanena.blogspot.com

 

 

 

Origen del apellido Galañena


El apellido Galañena o Galainena tiene su origen en la casa solar del mismo nombre en Zuraurre (también Zigaurre), barrio del pueblo de Ziga en el Valle de Baztán como derivado del de Galain proveniente de Urrizola-Galain en el Valle de Ulzama ambos en la provincia de Navarra.

Parece ser que la casa Galañena consta en escrituras del s. XIV en el año 1366 aunque no poseo a día de hoy documento alguno que lo certifique.

En documentos de la Iglesia de Ziga de finales del s XVI y principios del XVII se cita a Juanperez de Galain (también Galayn) y en otros a Juanperez de Galañena refiriéndose a la misma persona y citándolo en alguno de ellos como “señor de la casa Galañena de Zuraurre”.

En el testamento de Pedro de Galañena fechado el 25 de Diciembre de 1690 se le cita en varias ocasiones como dueño de la casa Galañena de Zuraurre.

En el apeo del Valle de Baztán de 1727 figura Martín de Aiciñena como dueño de la casa “Galañena”.

En el frontispicio de la posada de Ziga están inscritos nombres de las 40 casas cuyos propietarios, llamados porcionistas, contribuyeron a su construcción en 1741, figurando en el mismo el de “Galañena”

En el apeo de Ziga de 1786 figura con el nº 46 la casa Galañenea.

Hoy en día se le conoce también con el nombre de Kalañena o Kalañenea.

 

Variantes del apellido

 

Galañena o Galainena significa en euskera “casa o lugar de los Galain”

En los primeros registros bautismales de la Iglesia de Ziga (finales del s.XVI y principios del s.XVII)  figura el nombre del bautizado seguido de “de Galañena” haciendo referencia a la casa de procedencia para después citarlo como hijo/a de Juanperez Galain o Galayn. El “de Galañena” se va trasmitiendo en generaciones posteriores hasta que finalmente queda como apellido Galañena, extendiéndose por los lugares de Ciga, Almándoz y  Berroeta.

Lo mismo sucede en Zugarramurdi a partir del 1619 con “Galainena”, donde se registran personas con nombre seguido de “de Galainena” para citarlos como hijos de Pedro Galain de tal forma que con el tiempo desaparece el uso del apellido Galain y el nombre de la casa de la que son originarios pasa a ocupar su lugar.

En 1619 Pedro de Galainena originario de la casa Galañena de Zuraurre contrae matrimonio en Zugarramurdi con Juana de Etxehegia, de apellidos Galain él y Azpilcueta ella según se cita en documento de suplica de matrimonio de Juan Francisco de Galainena natural de Zugarramurdi y vecino de Garzain. El apellido se extiende con gran profusión en este lugar dando paso con el tiempo al de Galainena y en algún caso Galaynena para más tarde extenderse por los lugares de Urdax, Amaiur, Azpilcueta y llegar a Oronoz en 1802 cuando Miguel Agustín Galainena contrae matrimonio con Mª Josefa Esain. Algunos hijos de este matrimonio se registran en Oronoz con el apellido Galainena y otros con Galañena.

De manera que las variantes del apellido son Galainena y Galañena a las que hay que sumar la de Galanena (apenas existe) en California, no habiendo encontrado ninguna referencia a la variante Galairena como se cita en algunos documentos. Por tanto podemos decir que las variantes son Galainena y Galañena no existiendo constancia a día de hoy de la variante Galaynena.

Por qué Galañena y Galainena?. En euskara o euskera idioma del pueblo navarro “in” tiene la misma pronunciación de la “ñ” castellana. Como todos los escritos y registros se hacían en castellano, nos encontramos con las variantes Galainena, Galaynena y Galañena, dándose el caso de que miembros de la misma familia están registrados como Galainena y otros hermanos como Galañena y sus descendientes se registran indistintamente como Galainena o Galañena. Es el caso de lis descendientes de Miguel Antonio Galañena Lostra en Oronoz hacia 1830.

Por tanto podríamos concluir que Galañena es la castellanización del originario Galainena

 

El apellido en América

 

 

Cuba

Fue Juan Bautista Galainena y Ballarena nacido en Almandoz en 1716 quien llevó el apellido a la provincia de Cuba donde casó en La Habana con Josefa Ballarena el 20 de Julio de 1742. No me constan hijos de este matrimonio y si un Juan Bautista Galainena Basabe nacido en 1754 y casado con Mª Rosario Valle Clavijo de donde provienen los Galainena Rivero, Galainena Quesada, Galainena Ugarte, Galainena Porres etc.

De los documentos notariales de D. Pedro Osacar citados por Carlos Idoate en su libro “Emigración Navarra del Valle de Baztán a América en el s. XIX” hay uno fechado en Elizondo el 5 de Octubre de 1867 donde se cita a Francisco Echaide Marticorena de Oronoz  quien otorga fianza a favor de Martin Felipe y Miguel Francisco Galañena Garate de 23 y 21 años nacidos en Oronoz para viajar a Ultramar con el consentimiento de sus padres Martín Fco Galañena Esain y María Bautista Garate Aramburu residentes en Oronoz.

Los hermanos Galañena Garate llegaron a Cuba y se establecieron en Yaguajay provincia de Sancti Spiritus en la zona conocida como Garita en la costa este de la isla. Martin tiene numerosa descendencia que se relacionan con negros africanos y su hermano menor Miguel Francisco con menor descendencia a quien se le otorga residencia en Cuba en 1870.

Es en esta fecha cuando podemos decir que existen Galañenas en Cuba, aunque su llegada a la isla se produjo a finales de 1867 o principios de 1868.

Es con la llegada de Castro al poder cuando se producen movimientos de los apellidos Galainena y Galañena hacia Florida (USA)

 

Argentina – Uruguay

 

Por otra parte Miguel Antonio Galañena Lostra primo de los anteriores, nacido en Almandoz (su padre natural de Oronoz y madre de Oieregi) y residente en Oronoz emigró a Uruguay 1866 y 1868 a juzgar por los registros bautismales de sus hijos, los tres primeros nacidos en Oronoz y las dos últimas bautizadas en Uruguay.

Por tanto las dos variantes del apellido, Galainena y Galañena, procedentes del mismo lugar y de la misma rama familiar se establecieron en Uruguay y Argentina.

Existe en Argentina otra rama de Galainenas desde principios del s. XX con la llegada de Miguel María Galainena nacido en Urdax en 1888 y cuyos descendientes viven hoy en la provincia de Córdoba.

 

 

Estados Unidos

Existen dos flujos migratorios en USA:

Uno en la costa Oeste con flujo migratorio proveniente de Amaiur (dos hermanos uno registrado como Galainena y otro Galañena) y de Oronoz cuatro hermanos Galañena entre los años 1900-1915 con destino a Colorado y California con movimientos por Washington (Yakima), para asentarse finalmente en California  en Kern Country donde hoy solo existe el apellido Galainena.

Otro en la costa Este y con personas que llegan a Florida provenientes de Cuba sin que hasta el momento haya profundizado en su estudio, pero intuyo que muchas de ellas por razones políticas a raíz de la llegada al poder de Fidel castro.

 

Israel

 

Procedentes de Uruguay y desde hace aproximadamente 20 años existen en Israel dos Galañena, Nelson y Pablo Galañena.

 

 

 

José Manuel Mtz de Lizarrondo Galañena 

Villava, 17 de Abril de 2012

No hay comentarios:

Publicar un comentario